Aia

Ekainaren 5ean zabalduko dute Aiako igerilekua

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 27a

Aiako igerilekua. (Aiako Udala)

Ekainaren 5ean hasi eta irailaren 6ra arte iraungo du aurtengo denboraldiak. Herritarrek datorren astean eskuratu ahal izango dituzte bonuak, igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean.

Aiako igerilekuko denboraldiak ekainaren 5ean hasi eta irailaren 6ra arte iraungo du aurten, eta herritarrek datorren astean, ekainaren 1etik 5era, eskuratu ahal izango dituzte bonuak, igerilekuan bertan, 16:00etatik 19:00etara bitartean. Aiarrek lehentasuna izango dute bonuak eskuratzeko orduan.

Adinaren arabera, kuota ezberdina ordaindu beharko dute herritarrek. Hona hemen aurtengo prezioak:

  • 0-2 urte: 0€.
  • 3-5 urte: 30€.
  • 6-17 urte: 35€.
  • 18+ urte: 50€.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide