Aia

Bost musikarik jarriko dute festa bihar Aristerrazun

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 16a

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Kristina eta Amaia igoko dira Aristerrazuko oholtzara bihar, baita Intxausti, Arakama eta Larrañaga ere.

Igande honetan, hilak 17, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan bost musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Kristina eta Amaia igoko baitira oholtzara, baita Intxausti, Arakama eta Larrañaga ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide