Aia

Herriartekoan aurrera egin du Aiak

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 11

Eskuzko lehian Zizurkil kaleratu du final hamaseirenetan, 4-2 irabazita. Orain, Oiartzunen kontra neurtu beharko ditu indarrak. 

Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa martxan da, eta final hamaseirenetako kanporaketa gainditu du Aiak, eskuzkoan. Zizurkilen aurkako kanporaketa gainditu du 4-2 irabazita. Joanekoan bezala, Aian jokatutako itzulerakoan ere bi eta bat irabazi zuten Aiakoek. Kadete mailan, Atorrasagastik eta Illarramendik 22-1 irabazi zuten; gazte mailan, Aizpuruk eta Iruretagoienak 3-22 galdu; eta nagusietan, Albenizek eta Orbegozok 22-15 irabazi. Orain, Oiartzun azken urteetako txapeldunaren aurka neurtu beharko ditu indarrak final zortzirenetan. 

Hona hemen koadroa: 

Gomazko paletan 

Gomazko paletan, Aia final laurdenetako kanporaketan sartuko da lehian. Hona hemen koadroa: 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide