Aiako Etxebizitza Mahaia martxan da, eta udalak jakinarazi du herritarrentzat bilera irekia egingo dutela asteazken honetan. Informazio bilera izango da, azken hilabeteetan landutakoa aurkezteko eta hurrengo pausoak azaltzeko.
Saioa Kultur Etxean egingo dute, 19:00etan hasita.