Elustondo anai-arrebak, Agus Barandiaran eta Ainara Arrizabalaga igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Enara Ariznabarreta

Jendea dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Herritarrek eta bisitariek erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bihar, Aristerrazuko plazan.

Beste behin erromeriaz gozatzeko aukera izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Oraingo honetan, Elustondo anai-arrebek, Agus Barandiaranek eta Ainara Arrizabalagak girotuko dute plaza trikiti doinuez. Ohi bezala, hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 18:00etatik hasita 21:00ak arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide