Bigarren eskuko arropa trukatzeko azoka egingo dute aurten ere Aian

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 8a

Arropa pertxetan. (Pixabay)

Iazko egitasmoak arrakasta izan zuela ikusita, maiatzaren 16an berriro egingo dute azoka, eta parte hartu nahi duenak maiatzaren 13an edo 15ean eraman beharko du azokan trukatu nahi duen arropa Gaztelekura.

Aiako herritar batzuek bigarren eskuko arropa trukatzeko azoka antolatu zuten iaz, eta egitasmoak izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarrengoz egingo dute. Maiatzaren 16an, larunbata, izango da Azoka Gaztelekuko beheko solairuan arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara, eta arropa trukatu nahi duenak toki berera eraman beharko du materiala maiatzaren 13an edo 15ean. 16:00etatik 17:30era jasoko dute arropa.

Arropa ematen duten herritarrek txartel bat jasoko dute utzitako arropa bakoitzeko, eta txartel horrekin beste arropa bat eskuratu ahalko dute maiatzaren 16ko truke azokan. Pertsonako gehienez bost arropa hartuko dituztela esan dute.

Arropek zer ezaugarri beste behar dituzten ere esan dute: helduen arropa izan beharko da –15 urtetik gorakoena–; egoera onean eta garbi egon beharko du; txaketak eta galtzak ahal izanez gero pertxetan eskegita eman beharko dira; eta ez dute onartuko oheko arroparik, toailarik, oinetakorik, uniformerik, bainujantzirik eta barruko arroparik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide