Aia

Odola emateko aukera egongo da gaur Aian

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 4a

Herritar bat odola ematen.

Aiako Odol Emaileen Elkarteak jarri du hitzordua, eta beti bezala, txanda aurrez hartzeko aukera izango dute herritarrek, odola emateko itxaron beharrik ez edukitzeko. 

Aiako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi du gaur arratsaldean izango dutela herritarrek odola emateko aukera. Eskolako zaintza gelan ariko dira odola ateratzen 16:30etik 20:30era, eta odola ateratzeko aurrez txanda hartzea derrigorrezkoa ez bada ere, nahi duenak badu horretarako aukera; hala, ez dute odola emateko itxaron beharko. 

Izena bi modutara eman daiteke: Internetez, gotatanta.eus webgunean, edo telefonoz, 943-00 78 85 telefono zenbakira hots eginda. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide