Aia

Asteazken honetan zozkatuko dituzte Santio Errekako Arrazubi Berriko udal sustapeneko bost etxebizitzak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 4a

Arrazubi Berriko eraikinak izango duen itxura. (Aia Lantzen)

Eraikuntza lanak ere esleituta gelditu dira: Etxezabal enpresak egingo ditu, 803.000 (+BEZ) euroan, eta gehienez hamasei hilabetea bukatu beharko ditu. 

Aian, Santio Errekako Arrazubi Berrin, udal sustapeneko bost etxebizitza eraikiko dituzte, eta udalak jakinarazi du aste honetan zozkatuko dituztela etxebizitza horiek. Zehazki, maiatzaren 6an, asteazkenarekin, jarri dute hitzordua. 18:00etan hasiko dute zozketa, udaletxeko udalbatzar aretoan. 

Horrez gain, udalak azaldu du Aia Lantzenek Etxezabal enpresari esleitu diola bost etxebizitza horiek eraikitzeko kontratua. 803.000 (+BEZ) euroko inbertsioa izango da, eta lanak gehienez hamasei hilabeteko epean bukatu beharko dituzte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide