Aia

Eskuragarri dira 'Amama' dantza emanaldiarako sarrerak

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 3a

Aukeran dantza konpainiaren 'Amama' emanaldia. (utzitakoa)

Aukeran dantza konpainiak 'Amama' ikuskizuna taularatuko du maiatzaren 9an, Aiako Probalekuan. Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin ezberdin kontatuko dituzte. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude online.

Aiako Probalekuko kultur egitarauaren barruan, dantza emanaldi batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek maiatzaren 9an. Hain zuzen, Aukeran dantza konpainiak Amama ikuskizuna taularatuko du, 19:00etan hasita.

Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dituzte, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.

Sarrerak dagoeneko eskuragai daude, 10 euroan, musikaze.net atari digitalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide