Bihar, maiatzak 1, jai eguna izango da, eta Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazara gerturatzen direnek, Izer eta Alabierren doinuez gozatzeko aukera izango dute. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan ariko dira herritarrak, 21:00ak arte.
Igandean ere izango da musikaz gozatzeko aukerarik. Hain justu, Elustondo anai-arrebek jarriko dute festa giroa, 18:00etatik 21:00etara bitartean.