Aia

Aiak eskuzko eta gomazko paleta modalitateetan parte hartuko du Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 22a

Donostian aurkeztu zuten atzo 2026. urteko Herriarteko Txapelketa. (GEPF)

Eskuzkoek Zizurkilen aurkako lehia jokatuko dute final hamaseirenetako kanporaketan, Zizurkilen hasita. Gomazko palistek, berriz, final laurdenetan jokatuko dute beren lehen partida. Hernani, Soraluze edo Zumaia izango dute haiek aurkari.

Eskualdeko pilota elkarteek txapelketa ugari izan ohi dituzte urte guztian zehar, baina elkarte guztien artean bereziena ez bada, berezienetako bat da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) atzo, asteartea, aurkeztu zuen txapelketa Donostian, eta han izan ziren lehian parte hartuko duten elkarteetako zenbait ordezkari. 

Aurtengo edizioan, 24 herrik eman dute izena eskuzko txapelketarako; hamar herrik larruzko paletako zein pala motzeko modalitaterako; eta hemezortzi herrik gomazko paletako txapelketarako. Aiak, eskuzkoan eta gomazko paletan parte hartuko du. Eskuzkoan, Zizurkilen aurka jokatuko du final hamaseirenetako kanporaketa taldeak; Zizurkilen jokatuko dute joanekoa maiatzeko lehen asteburuan, eta Aian, itzulerakoa, hurrengo astean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide