Aia

Goierriko Jazpanak girotuko du bihar Aristerrazuko plaza

Julene Sorarrain

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igande honetan, hilak 19, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan Goierriko Jazpana taldearen doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide