Aia

Boluntarioak behar dituzte Aiako Landare Berezien Azokarako

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 11

Herritarrak Aiako landare berezien azokan.

Apirilaren 25ean eta 26an egingo dute azoka hogeita bigarren aldiz Iturraran parketxean, eta ohi bezala, herritarren laguntza beharrezkoa dute antolatzaileek. 

Apirileko azken asteburuan, 25ean eta 26an, ospatuko dute aurten Landare Berezien 22. Azoka Aian, Iturraran parketxean, eta 51 mintegik parte hartuko dute bertan. Antolaketa handia eskatzen duen egitasmoa da, besteak beste autobusak jartzen dituztelako herritarren joan-etorria errazteko. Horregatik, aurten ere boluntarioen laguntza eskatu dute antolatzaileek. 

Azokan laguntzeko prest dauden herritarrek telefonoz dei dezakete 943-83 53 88 zenbakira, edo mezua bidali iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide