Aia

Bihar amaituko da Asentzio Ferian postua jartzeko izena emateko epea

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 8a

Herritarrak, Asentzio Feriako postu batean. (Guka)

Maiatzaren 24an Asentzio Feria egingo dute Aian, eta bertan postua jartzeko interesa dutenek, izena eman behar dute aurrena.

Aiako Udalak antolatuta, Asentzio Feria egingo dute maiatzaren 24an, ostiralarekin, Aian. Besteak beste, baserriko nahiz artisautza produktuak izaten dira salgai bertan, eta postua jartzeko interesa dutenek, dagoeneko eman dezakete izena. Egun horretako egitarau osoa aurrerago argitaratuko du udalak.

Hain justu, bihar arte egongo da parte hartzeko aukera, eta horretarako, mezu bat bidali beharko da turismoa@aia.eus helbide elektronikora. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide