Aia

Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek jarriko dute festa bihar Aristerrazun

Julene Sorarrain

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus igoko dira oholtza gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide