Aia

Izena eman daiteke maiatzean egingo den Asentzio Ferian postua jartzeko

Julene Sorarrain

Herritarrak, Asentzio Feriako postu batean. (Guka)

Maiatzaren 24an Asentzio Feria egingo dute Aian, eta bertan postua jartzeko interesa dutenek, apirilaren 9ra arte izango dute horretarako aukera.

Aiako Udalak antolatuta, Asentzio Feria egingo dute maiatzaren 24an, ostiralarekin, Aian. Besteak beste, baserriko nahiz artisautza produktuak izaten dira salgai bertan, eta postua jartzeko interesa dutenek, dagoeneko eman dezakete izena. Egun horretako egitarau osoa aurrerago argitaratuko du udalak.

Hain justu, apirilaren 9ra arte egongo da parte hartzeko aukera, eta horretarako, mezu bat bidali beharko da turismoa@aia.eus helbide elektronikora. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide