Aiako Udalak aurten ere kilometroa erosi du Korrikan lekukoa eramanez parte hartzeko, eta jakinarazi du testigua Ariguneko uler saioetan parte hartzen ari diren herritarrei utziko diela, eta haiek eramango dutela testigua. 1804. kilometroa tokatu da, Aitzondotik gora dagoen errebuelta handitik Orio gainera arteko tartea, eta 24. Korrika Orioko herrigunetik bertara 15:00 aldera iritsiko dela espero dute.
Aiarrek elkarrekin korrika egitea nahi du udalak, eta horregatik, autobusa antolatu du. 14:15ean izango da irteera, Etxetxo paretik, eta autobusean joateko izena ema behar da 943-12 11 44 edo 943-13 09 24 zenbakietara deituta.