Aia

Laja eta Lutxurdio, igande honetako protagonistak Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Lutxurdio eta Laja II. a trikitilariak, artxiboko irudian.

Trikitilari azkoitiarrek girotuko dute udaberriko lehen igande arratsaldea Aiako Andatza auzoko plazan. 

Udaberrian sartzearekin bat, erromeria izango da Aiako San Pedro bailaran, Aristerrazuko plazan. Ohi bezala, igandean 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta bertaratzen direnek hiru orduz dantzarako edo musikaz gozatzeko aukera izango dute.

Trikitilariak Azkoititik etorriko dira oraingoan, oholtzan Laja II. a eta Lutxurdio izango baitira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide