Aia

Jone Uria eta Olatz Leturiaga igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Julene Sorarrain

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromerian. (Arnaitz Rubio Aprea)

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan Jone Uria eta Olatz Leturiaga igoko dira oholtza gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide