Aia

Bost musikarik jarriko dute festa igande honetan Aristerrazun

Julene Sorarrain

Bikoteak dantzan, Aristerrazuko erromeria batean.

Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga igoko dira oholtzara, baita Izaskun Ezeiza, Maider Labaka eta Enara Yarza ere.

Igande honetan, hilak 22, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Asteburu honetako hitzorduan bost musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Maitane Iturrioz eta Garazi Larrañaga igoko baitira oholtzara, baita Izaskun Ezeiza, Maider Labaka eta Enara Yarza ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide