Aiako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi du astelehenean, hilak 16, izango dutela herritarrek odola emateko aukera. Eskolako zaintza gelan ariko dira odola ateratzen 16:30etik 20:30era, eta odola ateratzeko aurrez txanda hartzea derrigorrezkoa ez bada ere, nahi duenak badu horretarako aukera; hala, ez dute odola emateko itxaron beharko.
Izena bi modutara eman daiteke: Internetez, gotatanta.eus webgunean, edo telefonoz, 943-00 78 85 telefono zenbakira hots eginda.