Aia

Zuhaitz landaketa egingo dute Aian otsailaren 28an

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 10a

Haur talde bat, bertako zuhaitzak landatzen. (artxibokoa)

Real Sociedad eta Basotik fundazioek antolatu dute hitzordua, eta parte hartzaileek zuhaitz espezie ezberdinei buruz ikasteko aukera izango dute. Ekintzan izena emateko epea zabalik egongo da hilaren 14ra arte.

Real Sociedad eta Basotik fundazioek elkarlanean antolatuta, zuhaitz landaketa egingo dute hilaren 28an, larunbatarekin, Aian. 

Hain zuzuen ere, goizeko 10:00etan elkartuko dira Ubegun industriagunean, eta bertatik abiatuta, kilometro bateko ibilbidea egingo dute landaketa eremuraino. Hori ez ezik, zuhaitz espezieen inguruko galdetegiak eta eskulanen tailerra egingo dituzte. Egunaren amaieran, puzgarriak egongo dira gaztetxoentzat, baita mokadua hartzeko aukera ere. 

Hori horrela izanda, parte hartzeko interesa dutenek horretarako aukera izango dute otsailaren 14ra arte, galdetegi hau beteta. Antolatzaileek mendiko oinetakoak eta zira eramatea gomendatu diete parte hartzaileei. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide