Aia

Hilaren 28an Aian jokatuko den kickboxing lehiaketarako sarrerak, eskuragarri

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 3a

Iazko K-1 kickboxing jaialdiko borrokaldietako bat. (Juan Luis Romatet)

Hain zuzen ere, kickboxing eta K1 lehiaketak jokatuko dituzte otsailaren 28an, Probalekuan. Sarrerak eskuragarri daude jada, Kultur Etxean. 

Borrokaldi ikuskizunak hartuko du Aiako Probalekua otsailaren 28an. Guztira 28 borrokalari igoko dira ring gainera, eta kickboxing eta K1 modalitateetan lehiatuko dira beren artean. 

Lehiaketak arratsaldeko 17:30ean hasiko dira. Ikuskizunerako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Kultur Etxean, 15 euroan. Hala ere, egunean bertan erosteko aukera izango da, 20 euroren truke. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide