Aia

Ping pong eta mus txapelketak jokatuko ditzute asteburuan, Xatur gaztelekuan

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 30a

Artxiboko irudian, ping pong-eko palak.

Aiako gaztelekuak eskaintza zabal dakar asteburuko honetarako. Gaur, ostirala, gaztelekua margotzen amaituko dute, eta datozen egunetan ping pong nahiz mus txapelketak jokatuko dituzte. 

Aiako Xatur gaztelekuak zenbait jarduera antolatu ditu asteburu pasa lagunartean egiteko. Hain justu, gaur arratsaldean gaztelekua margotzen amaituko dute. Larunbatean, ping pong txapelketan parte hartzeko aukera izango dute gazteek, eta igandean, aldiz, mus txapelketa jokatuko dute. 

Hitzorduak gaztelekuaren ordutegiaren barruan izango dira, hau da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean, hain zuzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide