Aiako Mendi Lasterketa hamabosgarrenez jokatuko dute aurten, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Otsailaren 27ra arte egongo da aukera, eta 25 euro kostako da parte hartzea. Esteka honetan eman daiteke izena. 400 partaiderentzako dago tokia.
Martxoaren 1ean, igandearekin, izango da lehiaketa, 10:30ean hasita, eta ohi bezala, Pagoeta parke naturalaren barrenean korrika egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Aurreko urteetako formatuari eutsi diote antolatzaileek. Hala, ibilbide luzea edo motza egiteko aukera izango dute korrikalariek. Luzeak 17,4 kilometro ditu, eta motzak, berriz, 8 kilometro.