Giro aparta nagusitu zen atzo Izetan. Txotx irekierak goraino bete zuen sagardotegia, eta goizeko ordu txikiak arte iraun zuen bertan festak.
Anjel Mari Peñagarikano arduratu zen Izetako aurtengo sagardo berria lehendabizi dastatzeaz, baita horren bueltako bertso aparta eskaintzeaz ere. Horretaz gain, Izer eta Alabier trikitilariek jarri zuten musika bertan zeuden herritarren gozamenerako, eta dantza ere egin zuten askok eta askok.
(Argazkiak eta bideoa: Ibon Errazu)