Margoa ala errealitatea?

Aran Aldai 2026ko urtarrilaren 11

'Margoa ala errealitatea'. (Aran Aldai)

Aia-Orio Guka aldizkariko abenduko Izpiak eta Hizkiak ataleko irudia da honakoa. Aran Aldai da argazkiaren eta testuaren egilea.

Zurrunbiloan sartuta, nire mamuez inguratuta, kolore paleta bakuna lagun begirada altxa eta bat-batean kontrasteak astindu nau, edertasunak zipriztindu, diz-diz begiak, diafragma puztuago airez bete zait, gure mugez harago badela errealitaterik bistaratu, mamuak kikildu, momentua nahi dudan kolorez margotu dezakedanaren ustea indartu, eta pausoa sendotu zait ingeleseko klasera bidean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide