Aia

Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña igoko dira Aristerrazuko oholtzara bihar

Julene Sorarrain 2026ko urtarrilaren 10a

Aintzane Agirrebeña ezkerrean, eta Mirari Azkune eskuinean. (Utzitakoa)

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña igoko dira oholtza gainera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide