Aia

Podologia zerbitzua jarriko dute berriro martxan Aian urtarrilaren 10etik aurrera

Juan Luis Romatet

Podologia zerbitzua eskaintzen.

Urtarrilaren 10etik aurrera izango da zerbitzua berriro martxan. Ordua hartzeko, herritarreko udaletxera deitu beharko dute. 

Aiako Udalak eskaintzen zuen podologia zerbitzua eten egin behar izan zuten bere momentuan, ordura arte herrira bertaratzen zen podologoak utzi eta gero. Udalak, ordea, zerbitzua emango duen beste profesional bat aurkitu du, eta urtarrilaren 10etik aurrera berriro izango da podologia zerbitzua herrian. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako Aiako udaletxera deitu beharko dute, 943-13 11 44 telefono zenbakira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide