Aiako Kirol Elkarteak antolatuta, V. Pala Txapelketa Mistoa jokatzen ari dira abenduaren erditik herriko pilotalekuan, eta gaur eta bihar artean azken fasean murgilduko da. Gaur arratsaldean finalerdietako partidak jokatuko dituzte, 17:30etik aurrera, eta bihar finalak, ordu berean.
Txapelketa bi kategoriatan banatu dute: 14 urte bitartekoak jokatzen ariko dira, alde batetik, eta 15 urtetik gorakoak, bestetik. Lehengoen multzoan, zazpi bikotek hartu dute parte, eta bigarrenean, berriz, hamaikak. Hainbat saio egin ondorengo hauek ariko dira finalerako txartela eskuratzeko lehian gaur arratsaldean:
14 urtetik bitartekoak
- Ani - Adur / Ane - Ganix
- Arene - Oinatz / Ane - Jakes
15 urtetik gorakoak
- Bikote sailkatuak: Saioa - Aimar / Nahia - Haritz / Ainara - Axier / Uxue - Manex
• Hasi aurretik zozketa egingo dute finalerdietako partidak zehazteko.