Musikari tartea egingo diote beste behin ere Aiako kultur programazioan. Hala, kontzertu bana izango da Aiako probalekuan, urtarrilean eta otsailean. Urtarrilaren 24an, larunbata, 22:00etan hasita, Esanezin izango da Aian Hormetan idazten diskoa aurkezten. Otsailean, aldiz, hilaren 21ean, Ruper Ordorika bertaratuko da Aiara, iazko urte amaieran plazaratu zuen Lurra ikutu barik diskoko abestiak kantatzera. Emanaldi hau ere 22:00etan hasiko da.
Bi kontzertuetarako sarrerak jada jarri dituzte dituzte salgai, Internet bidez, hemen. Aurrez aurre, urtarrilaren 7tik aurrera erosi ahal izango dira Aiako kultur etxean (943-13 09 24). Emanaldi bakoitzerako sarrerek 12 euroko prezioa izango dute (15 euro egunean bertan erosita), baina bi kontzertuetara joateko bonoa ere jarriko dute salgai, 20 euroan.