Aia

Arratsalde pasa ederra sudur gorriekin

Aritz Mutiozabal

Potx eta Lotx pailazoak Aiako probalekuan izan ziren atzo, eta bertaratu ziren haurrek eta gurasoek gustura jarraitu zuten haien emanaldia.

Gabonetako egitarauaren barruan, Potx eta Lotx pailazoen ikuskizunaz gozatzeko parada izan zuten etxeko txikienek atzo arratsaldean Aiako probalekuan. Hala iragarrita bazegoen ere, Lotx ez zen agertu, eta Potxek Xabi Sound izan zuen bidelagun antzezlaneko istorio dibertigarrian, non beste pertsonaia batzuk ere taularatu ziren.

Antzerkia, dantza eta kantua uztartu zituzten sudur gorriek emanaldian zehar, eta bertaratu zirenek –haur zein gurasok–arratsalde pasa ederra egin zuten haiekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide