Urteari hasiera dotorea emango diote Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan. Hiru erromeria arratsalde antolatu dituzte bost egunen bueltan. Bihar, urte berriari ongi etorria emateko, Intxausti, Larrañga eta Boli hirukoteak animatuko du giroa.
Igandean, urtarrilaren 4an, Aratz Olaizola eta Uxoa eta Irati Orbegozo ahizpen txanda izango da, alde batetik, eta Lurdes Alkorta eta Lidia Irigoien bikotearena, bestetik. Ddatorren asteartean, urtarrilaren 6an, Errege egunez, Izer eta Alabier bikoteak alaituko dute plaza.
Ohi bezala, emanaldi guztiak 18:00etan hasi eta 21:00 arte. luzatuko dira, eta auzko taberna irekita egongo da. Beraz, hiru saio paregabea izango dituzte erromeriazaleek egunotan dantzarako edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzeko.