Aia

Trikiti doinurik ez da faltako igande honetan Aristerrazun

Julene Sorarrain

Hekthor Valdes, Alaitz Roteta eta Gorka Valdes. (Utzitakoa)

Aristerrazuko erromerien antolatzaileek prest dute hitzordu berria Gabonetarako. Ianire Segurola eta Elaia Diaz eta Gorka Valdes eta Hekthor Folk igoko dira oholtzara.

Igande honetan, hilak 28, erromeria izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.

Oholtzara Ianire Segurola eta Elaia Diaz, eta Gorka Valdes eta Hekthor Folk igoko dira oholtzara oraingoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide