Aia

Gabonetako otar solidarioa zozkatuko du Aiako Udalak

Julene Sorarrain

Aurtengo Gabonetako otar solidarioa. (Julene Sorarrain)

Aurten zozketarekin jasotako dirua Save the Children erakundeak Gazako haur eta familiak laguntzeko duen proiektura bideratuko dute. Txartelak eskuragarri daude herriko tabernetan, BM supermerkatuan eta Kultur Etxean.

Aiako Udalak beste urte batez Gabonetako otar solidarioa zozkatuko du herritarren artean. Jasotako dirua, hain zuzen, Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak Gazako haur eta familiak laguntzeko duen proiektura bideratuko dute. 

Zozketan parte hartzeko, herriko tabernetan, BM supermerkatuan eta Kultur Etxean eskuratu daitezke txartelak, bakoitza euro baten truke. Zozketa, aldiz, Urte Zahar Gaueko kotilloian egingo dute. Halaber, udalak eta Turismo sailak bere sare sozialetan partekatuko dute zenbaki irabazlea. Saridunak otarra jasotzeko izango duen epea hilabete batekoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide