Trikitizaleak bildu ditu Aiak

Mireia Galarza Bastida 2025eko abenduaren 21a

Dozenaka izan ziren atzo arratsaldean probalekura gerturatu eta Aiako II. Trikiti Jaialdiaz gozatu zuten herritarrak. Festak jarraipena izan zuen geroko afariarekin. 

Trikiti eta pandero doinuek bete zuten atzo arratsaldean Aiako herria. Izan ere, II. Trikiti Jaialdia ospatu zuten 18:00etan hasita, eta dozenaka izan ziren probalekura gerturatu eta jaialdiaz gozatu zuten herritarrak.

Iazko arrakastaren ondoren, aurtengoan Zabale anaiak eta Enaitz eta Oier; Josune eta Aitziber Otegi eta Arene eta Uxue; Beñat eta Amaiur Luluguaga, eta Saioa Lertxundi, Nerea Lertxundi, Aitzol Txapartegi eta Txomin Garmendia; Etxabe anaiak; Kris Solano eta Iruztako kideak; eta Xabi Etxaniz eta Oihan Mendizabal igo ziren oholtzara.

Publikoak ere ez zuen hutsik egin, eta goraino bete zen probalekua. Jaialdia eta gero, festak jarraipena izan zuen, Euskal Parrillaren eskutik afaria izan baitzen leku berean. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide