Aia

Aiako Slaloma jokatuko dute urteko azken egunean Ubegun industriagunean

Julene Sorarrain 2025eko abenduaren 9a

Iazko Aiako Slaloma, Ubegun industriagunean. (Aritz Mutiozabal)

Proba hasi baino lehen, epaileek egiaztapenak egingo dituzte 09:00etatik 09:45era bitartean. Izen-ematea dagoeneko zabalik da. 

Bosteko eskuderiak antolatuta, beste urte batez Ubegun industriagunea slalom pista bihurtuko da hilaren 31n. Urtea motor hotsez agurtzea ohitura bihurtu da azken urteetan, eta urteko azken eguneko saioan ere ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. 10:00etan hasiko da proba, baina 09:00etan hasiko dira epaileak ibilgailuei egiaztapenak egiten. 

Iaz guztira 33 ibilgailuk eman zuten izena proba mitikoan, eta gidari guztien artean, Asier Tejado nagusitu zen, 01:10,021ko denborarekin. Bigarren eta hirugarren postuak azpeitiarrentzat izan ziren, Unai Iparragirre eta Josu Alberdirentzat, hurrenez hurren.  

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek Euskadiko Automobilismo Federazioaren webgunea bisitatu dezakete. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide