Aia

Aldalur eta Zubillaga garaile, bigarren mailako palako Gipuzkoako Txapelketan

Julene Sorarrain

Goiko lerroan, eskubitan, Iban Aldalur eta Garikoitz Zubillaga bikotea garaipena ospatzen. (utzitakoa)

Aiako Pala Taldeko Iban Aldalurrek eta Garikoitz Zubillagak asteburuan jokatu den Kluben Arteko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Hain zuzen, Altzako Xabier Elejalde eta Mattin Garbisu izan dituzte aurkari, eta 11-25 emaitzarekin lortu dute garaipena. 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan, Zestoako Gurutzeaga eta Oiartzungo Madalensoro pilotalekuetan. Finalisten artean izan dira, besteak beste, Aiako Pala Taldeko ordezkariak.

Nagusien bigarren mailako finalean, hain zuzen, Aiako Iban Aldalur eta Garikoitz Zubillaga bikotea Xabier Elejalde eta Mattin Garbisu altzatarren kontra aritu zen, eta aiarrek aise irabazi zieten, izan ere, 11-25 emaitzarekin amaitu zuten jardunaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide