Ezker Hormako Kluben Arteko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira asteburuan Zestoako Gurutzeaga eta Oiartzungo Madalensoro pilotalekuetan. Finalisten artean, Aiako palistak ariko dira.
Nagusien bigarren mailako finala, Iban Aldalur eta Garikoitz Zubillaga Aiako palistek Xabier Elejalde Mattin Garbisuren altzatarren kontra jokatuko dute, larunbatean, 16:15ean Zestoan.
Igandean, 10:00etan, Oiartzunen izango dira finalak. Nagusien hirugarren mailako finala Aiako Aimar Aranberrik eta Iker Lizasok Gazteleku klubeko Oier Belaunzaranen eta Ander Loidiren kontra jokatuko dute.