Aia

Bihar ospatuko dute Aiako III. Bertso Txepelketa

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 28a

Aiako II. Bertso Txepelketa. (utzitakoa)

Aiako Gazte Asanbladak antolatu du bertso lehia beste urte batez. Izena momentuan bertan eman beharko dute partaideek, eta saioak bi zati izango ditu. Aurrena, tabernaz taberna ibiliko dira, eta finala, berriz, bazkarian egingo dute. 

Aiako Gazte Asanbladak III. Bertso Txepelketa antolatu du bihar goizerako. Izen-ematea momentuan bertan izango da, hau da, 11:30ean, herriko plazan.

Jarraian, bertsoka arituko dira tabernaz taberna, 12:30ean hasita. Finala, berriz, Alkar Elkartean ospatuko duten bertso bazkarian izango da, 14:30etik aurrera. Bazkarirako txartelak eskuragarri daude Iturriozena tabernan, 20 euroren truke. Menuari dagokionez, babarrunak sakramentuekin, haragia eta postrea edariarekin eskainiko dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide