Azaroaren 25a

Irudimen eta kantu artean salatu dute aiarrek indarkeria matxista

Onintza Lete Arrieta

Aiako Talde Feministaren deiari erantzunez, herritar ugari elkartu da gaur iluntzean plazan eta zimitorioan. Aldarriz betetako txokolate beroa hartu dute aurrena, eta elkarretaratzea egin dute gero, Aski da! Nazkatuta gaude lelopean.

Azaroaren 25a da gaur, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta beste hainbat herritan bezala, Aian ere protestarako deia egina zuen iluntzerako Aiako Talde Feministak. Bi hitzordu zituen antolatuta: 19:00etan zimitorioan txokolatada, eta 19:15ean, elkarretatzea plazan. 

Aiarrek irudimenarekin eta kantuan egin dute protesta gaurkoan. Izan ere, txokolate beroa hartzeko edalontziak aldarriz josi dituzte herritarrek, eta denek elkarrekin abestu ere egin dute, indarkeria matxista salatuz.

Jende ugarik parte hartu du elkarretaratzean, Aski da! Nazkatuta gaude lelopean.

(Argazkiak: Aiako Talde Feminista)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide