Zubillagak eta Aldalurrek ziurtatu dute lehen maila

Maria Maya Manterola 2025eko azaroaren 23a

Argazkia: Aiako Pala Taldea.

25 eta 15 irabazi zuten aiarrek Ubeda-Etxebeste bikote loiolarraren aurka. Aurki jakingo dute noiz eta non jokatuko duten hurrengo partida. 

Gipuzkoako Pala Txapelketan lehen mailara igotzeko partida izan zuten atzo Aldalurrek eta Zubillagak. Ez zen partida erraza izan, joanekoa galdu egin baitzuen Aiako bikoteak Ubeda-Etxebeste bikotearen aurka Loiolan, baina herrian bai, aise garaitu zituzten aurkariak. Hain justu, 25 eta 15 irabazi zuten etxekoek Aiako pilotalekuan.

Ikusteko dago hurrengo partida non eta noiz jokatuko duten, baina Aiako Pala Taldekoak pozarren dira igoera ziurtatu dutelako.