Aia

Gaur iluntzean dute partida erabakiorra Aldalur-Zubillaga aiarrek

Onintza Lete Arrieta 2025eko azaroaren 21a

Aiako pilotalekua. (Aiako Udala)

Gipuzkoako Pala Txapelketako lehenengo mailara igotzeko itzulerako partida jokatuko dute aiarrek etxean. Kanporaketa zail jarri zaie, joaneko partida 25-17 galdu baitzuten, baina oraindik mailaz igotzeko aukera hor dute.

Gipuzkoako Pala Txapelketako lehenengo mailara igotzeko itzulerako partida jokatuko dute gaur iluntzean Gari Zubillagak eta Iban Aldalurrek etxean, Aiako pilotalekuan, 20:30ean hasita. Ez da partida erraza izango, joanekoa 25-17 galdu baitzuten Ubeda-Etxebeste bikotearen kontra haien etxean, Loiolan.

Kanporaketa zail jarri zaie, baina oraindik mailaz igotzea lor dezakete Aiako Pala Taldeko kideek.

Bestetik, talde bereko Aranberri-Lizaso bikoteak, 3. mailako final laurdenak irabazi zituen joan den asteburuan 25-13 Aranburu-Arzallusen kontra, eta automatikoki hurrengo urtean 2. mailan lehiatzeko txartela eskuratu dute. Beraz, finalerdietan sartuta, txapelaren borrokan sartuko dira asteburu honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide