Aia

Oraindik eskuratu daitezke Gariren kontzerturako sarrerak, Kultur Etxean eta online

Onintza Lete Arrieta

Gari musikaria. (Utzitakoa)

Musikariak 30 urte bete ditu bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik, eta emanaldi berezia izango da, beraz. Hilaren 29an eskainiko du kontzertua, 22:00etan hasita, Probalekuan. 

Aiako Probalekuan izango da zer gozatua urtea amaitu aurretik. Udalak eta turismo sailak antolatuta, Garik kontzertua eskainiko du azaroaren 29an, 22:00etan hasita. Musikariak 30 urte bete ditu bere bakarkako ibilbideari ekin zionetik, eta emanaldi berezia izango da, beraz.

Sarrerak aiaturismoa.eus atari digitalean daude salgai, 12 euroan. Gainera, sarrerak Kultur Etxean bertan ere erosi ahal dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu daiteke: 943-13 09 24.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide