Hara! Harriduraz begiratu diot autobus ordutegi berriari!
Laurgain auzoa, Aiako auzorik handiena da, eta bertan, babestutako parke bat dugu, Pagoetako Parke Naturala. Ingurune erakargarri anitz dituen auzoa dela kontuan hartuta, ez al du merezi autobus zerbitzu duin bat? Udalak zabaldutako edo adostutako neurria, "herritarrekin egindako lanketa luze baten emaitza" izan omen da. Gu ere herritar garela kontuan hartuta, hain zuen ere laurgaindarrak, bat-batean urteen poderioz lortu izan diren aurrerapenak bertan behera geratu direla ikusi dugu. Lehen auzotik pasatzen zen autobusak ordutegian 43 zerbitzu ematen zituen eta, orain, 12 ematera pasatu da.
Lanketa luze horren prozesuan, honakoa jartzen du udalak: "Oriora jaitsiko diren autobusak trenaren ordutegiarekin eta ospitalera doazen autobusekin koordinatuta egongo dira". Laurgaindarrak non geratu dira? Ez Oriora, ezta Zarautzera ere!
Erabaki hauekin kaltetuenak izan gara, bide erdian ez alde batera eta ez beste aldera geratu garelako. Zerbitzu duinak jasotzeko eskubide berbera daukagu.