Urko Iruretagoiena, 'Izeta': "Inoiz ez nuen pentsatuko Lehen Mailan ariko nintzenik"

Jon Eskudero ('Berria') 2025ko aza. 1a, 12:00

Urko Izeta futbolaria. (Athletic Club)

Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute gaur, Anoetan. Izetak esan du emaitzak "pisu handia" izan dezakeela aldarteari dagokionez. Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa da honakoa.

Sekula burutik pasatu gabeko amets batean murgilduta dago Urko Iruretagoiena, Izeta (Aia, Gipuzkoa, 1999). Futbolaren lokatza aski ongi ezagutu ondoren, debuta egin berri du Espainiako Lehen Mailan, 26 urterekin. Hori aski ez, eta txikitako taldearekin egin du: Athleticekin. "Sinestezina da bizitzen ari naizena", aitortu du. Soilik hiru partidatan parte hartu du, eta 45 minutu jokatu. "Banekien nora nentorren", zehaztu du. Indartsu dago hala sasoiz nola buruz, eta lanean gogor dihardu aukera iristen zaionerako. Sekulako ilusioa piztuko lioke Realaren aurka minutu batzuk jokatzea Anoetan.

Ate joka duzue Realaren aurkako derbia. Nabaritu al duzu zerbait berezia aste honetan Lezaman?

Beti bezala, hiru puntu izango ditugu jokoan, baina egia da aldarteari dagokionez pisu handia izan dezakeela irabazteak edo galtzeak. Guri bikain etorri zaigu astebeteko atsedena hartzea, jokalariak indarberritzeko eta fisikoki beste aurrerapauso bat emateko. Niri sekulako ilusioa pizten dit Anoetan jokatzeak.

Gipuzkoarra izaki, are bereziagoa al da derbi hau?

Lagun kuadrillan Realaren zale asko ditut, eta adar jotzen hasiak dira. Ea irabazten dugun, adarra nik haiei jotzeko. Familian ere denetarik daukagu. Lau anaia gara: bati ez zaio futbola gustatzen, bestea Realaren zalea da, bestea Athleticena, eta ni ere bai. Giro berezia sumatzen dut. Zarautzen bizi naiz, Jose Angel Iribarren herrian. Hari esker, zale zuri-gorri asko dago inguruan, eta polita da babes hori nabaritzea.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide