Trikiti doinurik ez da faltako igande honetan ere Aristerrazun

Onintza Lete Arrieta

Erromeria Aristerrazun. (Arnaitz Rubio Aprea)

Erika Lavillard-Isasi, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte igoko dira oholtzara, eta baita Jota eta Lierni ere.

Aristerrazuko plazak trikiti doinuak hartuko ditu igande honetan ere. 18:00etatik 21:00etara, hainbat trikitilari igoko dira Aiako plaza horretako oholtzara. Zehazki, honakoak: Erika Lavillard-Isasi, Mamen Maltzeta eta Nerea Ugarte batetik, eta Jota eta Lierni, bestetik.

Ohi bezala, erromeria den bitartean zabalik egongo da bertako taberna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide