Zarautzen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Aian

Juan Luis Romatet 2025ko urr. 17a, 19:53

Aiako herriko plazan egin dute elkarretaratzea, herriko talde feministak deituta. 

Elkarretaratze eta protesta ekintza desberdinak egin dituzte eskualdean, eta eskualdetik haratago ere, Zarautzen izandako hilketa matxistagatik. 53 urte emakume bat hiltzeagatik, 47 urteko gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen. Horren harira, elkarretaratzea egin dute lehenbizi Zarautzen, eta manifestazioa ondoren. Azken horretara joateko deia egin zuen Orioko Mugimendu Feministak. 

Aiako kasuan, herrian bertan egin dute hillketa matxista salatzeko ekintza. Herriko plazan bildu dira herritarrak 19:30ean, Aiako talde feministak deituta. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide