Aia

Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena igoko dira Aristerrazuko oholtzara bihar

Julene Sorarrain 2025ko urr. 18a, 09:00

Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena. (Utzitakoa)

18:00etatik 21:00etara arte, erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek bihar, Andatzako plazan.

Hasita dago Aiako Andatza auzoko Aristearrazuko plazako erromerien denboraldia. Sasoia hasten denean, igandero izaten da erromeria, 18:00etatik 21:00etara arte. Asteburuz asteburu, trikitilari hainbat igotzen dira auzoko agertokira, eta biharkoan Aritz Erasunen eta Aitziber Arruabarrenaren txanda izango da.

Erromeriak irauten duen bitartean, gainera, ateak zabalik izaten ditu Aristerrazuko tabernak, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide