Telmo Deun arraun elkarteak aurkitu du Rufo Urtizberearen ordezkoa gizonen trainerua entrenatzeko. Mikel Portularrume Paorra aiarrak hartuko du datorren denboraldian Telmo Deun traineruko eskifaia gidatzeko ardura.
Urtizbereak aurtengo denboraldia amaitu bezain pronto iragarri zuen ez zuela Zumaian jarraituko. Urte bakarra egin du donostiarrak Zumaiako entrenatzaile bezala. Albistea jakin bezain pronto hasi zen Zumaiako arraun elkarteko zuzendaritza entrenatzaile berria aurkitzeko lanetan, eta ez dute oso urrutira joan behar izan, Mikel Portularrume aiarrak hartuko baitu ardura hori.
Ibilbide luzea du Paorrak arraun munduan. Arraunlari gisa, Orio, Zierbena, Urdaibai edo Santurtziko trainerutan aritu da arraunean. Entrenatzaile bezala, berriz, Santurtzin aritu da eta, aurtengo denboraldian, Lapurdin.